2013(e)ko maiatzaren 21(a), asteartea

murrizketak irakaskuntzan

Murrizketak irakaskuntzan

Nolakoa izango litzateke gure etorkizuna murrizketek aurrera jarraitzen baldin badute irakaskuntza zapalduz? Krisi honen ondorioz murrizketa ugari egiten ari dira gizarteko arlo orotan baina zenbait arlo, hala nola, osasun eta irakaskuntza, uki ezinak izan baheko lirateke, hauen ikaragarrizko garrantzia dela eta. Gizarte baten etorkizuna eta bere garapena honen heziketaren esku baitago. Irakaskuntzarik gabeko gizartea, ezjakina dena, engainatzeko oso erreza da, eta horrek manipulatzeko erraztasun handiagoa ematen du etorkizuneko arazoak erakarriz.

Murrizketek izaten ari diren ondorioen  adibide oso garbi bat gaur egun eskola publikoetako edozein geletan argi eta garbi ikusi dezakegu, hauek direla eta gero eta material txarragoak eta, berriak erosi ezin direnez, zaharragoak izateaz gain, adibidez gimnasiako materiala edo klaseetako liburu, ordenagailu edo hiztegiak, klase bakoitzeko gero eta ikasle gehiago daudenez irakasleei oso zaila egiten zaie klasea aurrera eramatea, eta kopuru handi horren erruz irakasleak ezin die ikasle bakoitzari banan-banan dudak argitu, maila desberdina dutenei materia horretan pixka bat gehiago lagundu edo laguntza gehiago eman orokorrean, krisia iritzi baino lehen ematen zen moduan. Horrez gain, ikasle asko dauden klaseetan, askoz errazagoa beraien partetik aditasuna galtzea, eta momentu batetik bestera iskanbila edo zarata itzela sortzea klase barruan; horrek andereƱo edo maisuei estresa eragin eta erabaki drastikoagoak hartzera eramaten die, gehienetan ikasleen kalterako.

Horren guztiaren ondorioz, nahita nahiez, irakaskuntza maila jaitsi egiten da eta ikasleek ikasteko zailtasunak eta beraien emaitzak jaistea eragiten du, eta horri konponbide bat emateko aukera onena eta kasu askotan bakarra klase partikularretara joatea da, gelan emandakoa ondo ulertu ahal izateko; baina zein da honen arazoa? Arazoa klase partikularrak ordaindu egin behar direla da, eta esan beharra dago ez direla ez merkeak, hobe esanda, ia gehienak nahiko garestiagoak dira eta urtero igotzen dute prezioa, eta horrela jarraituz gero klase partikular horiek jende dirudunak bakarrik ordaindu ahalko ditu eta gainontzeko guztiak oso azkarrak izan ezean ezingo dituzte ikasketak behar diren moduan aurrera eraman.

Honi guzti honi gehitu behar zaio ere matrikulen prezioak, hauek ere gero eta garestiagoak direlako, gehienbat unibertsitateen kasuan. Gero eta gehiago dira unibertsitatera joan ezin diren gazteak, matrikulak oso garestiak direlako eta gero eta beka gutxiago eskaintzen direlako. Eta noski, zer gertatuko da gazte horiek guztiak unibertsitatera joan ezin badira? Ezingo direla ondo prestatu. Eta zer gertatuko da ez badaude ondo prestatutako gazterik? Bizi diren herrialde hori ezin esango dela behar den moduan garatu, eta beste herrialdeekiko atzerapen izugarria izango duela gero. Gainera krisi garaian ikasten ari diren gazteak ikasketen maila dela eta ez dira ondo prestatuta egongo eta krisia amaitzean lanik gabe eta marjinatuta biziko dira beste generazioekiko, beste herrialde askotan jadanik gertatu den moduan.

Honekin guztiarekin esan nahi dudana zera da, nahiz eta ulertu krisiagatik beharrezkoa dela murrizketak egitea, irakaskuntzan, osasunarekin batera, murrizketen aldetik ukitu behar den azkeneko gauza dela nire ikuspuntutik, eta murrizketaren bat egitekotan behar- beharrezkoa bakarrik, irakaskuntza gizartearen guztiz oinarrizkoa den zerbait delako eta ez zait inondik inora bat ere normala iruditzen alde horretatik murriztea, hain oinarrizkoak ez diren beste gauza batzuk ukitu ere egiten ez diren bitartean, gure eskubidea baita irakaskuntza publiko on bat izatea, krisia egon ala ez.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina