2013(e)ko maiatzaren 21(a), asteartea

gazteria eta drogak

Gazteria eta drogak

Betidanik, norbaiti drogei buruz hitz egiten entzuten diogunean burura etortzen zaigun lehenengo irudia gazteak dira, jende gaztea drogetan sartuta dagoena eta beraien etorkizuna suntsitu egin dutenak. Egia da gehienetan arazo horietan sartuta daudenak gazteak direla, alde batetik txikitatik dena izan duten ume mimatuak eta bestetik inoiz ezer izan ez eta ahal izan duten moduan bizirik iraun dutenak, eta edozein iskinetan txerrikeriak sartzen dabiltzanak. Baina nire ikuspuntutik hori guzti hori gutxienengo kasuetan baino ez da gertatzen eta larritasun maila desberdinetatik larri-larriena baino ez da, horietaz gain bestean hainbat droga kasu ikusi ahal baitira hain larriak ez direnak, adibidez noiz behinka porro bat erretzen duen gazte batena edo kasu guztietatik ohikoena, asteburu edo jai egunetan mozkortzen diren gazteena, ez dago ahaztu beharrik eta alkohola droga ere badela nahiz eta gero eta jende gutxiagok horrela kontsideratu.


Lehenik eta behin esan beharra daukat gaur egun drogei buruz ematen den informazio guztiari esker gero eta drogen kasu larri gutxiago daudela, Euskal Herri mailan gutxienez; hala ere, beti dago gazteen artean gauza berriak probatzeko eta esperimentatzeko tentazio hori eta esan beharrik ere ez gazte koadrila batean erretzen edo drogetan sartzen lehena izateak ematen duen garrantzia, gazte hori izaten delako gero koadrilako liderra edo burua; gainera koadrila horien kasuan lagun bat drogetan hasten bada, normalena gero besteak berari jarraitzen diote eta horrela denak jausten dira.

Hala ere, lehen esan dudan moduan eskoletan eta telebistan ematen duten informazio eta laguntzari esker gero eta arraroagoa da drogadikzioan jaustea, adibidez kokaina, estasia eta anfetaminan. Baina beste alde batetik esan beharra dago, bai kontsumitzen direla hain gogorrak ez diren beste droga batzuk, marihuanaren kasua adibidez. Gero eta ohikoagoa da jendea, gero eta gazteagoa, porro bat erretzen kalean, baina gazteen defentsarako esan beharra daukat gehiago hasi dela 40 urtetik gorako  kontsumoa gazteengan baino, eta aldi berean gero eta gehiago dira alkohola edan beharrean porroak erretzen dituztenak, gehien bat merkeagoa irteten delako “moratua” jartzea mozkor jartzea baino.

Gainera askok esaten dute marihuana luzetara txarra dela adimenerako, baina beste asko ados daude ez dela esaten duten bezain txarra, propietate medizinalez gain, erlaxatzeko modurik onena da jende askorentzat. Honen adibide oso ona, nire ustez, gaur egungo Euskal Herriko biztanleena da: azkeneko urteetan Europa mailan marihuana gehienen kontsumitzen duen herrialdea biztanleko Euskal Herria da, eta aldi berean profesional gehien, hoberen prestatutako eta ikasketa maila altuena duen herrialdeetariko bat da Alemaniarengandik oso hurbil kokatuz, kasu batzuetan Alemania gaindituz.

Azkenik eta laburbilduz, nire ustez egia da oraindik gazte asko daudela drogekin arazoak dituztenak nahiz eta gero eta gutxiago izan, baina kontrolatzen jakinez gero ez dut uste noiz behinka, bai gazteei bai nagusiei, marihuana pixka bat erretzeak txarto egingo duenik.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina