2013(e)ko maiatzaren 21(a), asteartea

Gutuna

Gutuna


                                                                                                 Zornotzako musikari gazteen taldea
                                                                                                                              Urritxe institutua
                                                                                                                         Amorebieta-Etxano
                                                                                                  Zornotza, 2013ko martxoaren 14a

Zuzendari jauna:
Eskutitz honen bidez adierazi nahi dizut  egun hauetan Zornotzako musikari gazteen taldeak daukan arazoa kezkagarria.

Badira jadanik pare bat hilabete Zornotzako gazte musikari batzuk batu egin ginela musika talde bat osatzeko, horretarako lokal bat aurkitu genuen bertan jo eta abestiak ensaiatzeko, baina beldur handia ematen digu gure musika tresnak bertan uztea, han seguritate gutxi dagoelako eta musika tresnak oso baliogarriak eta diru asko balio dutelako. Gainera musika tresnak etxera eraman eta ekarri ezin ditugunez kasu askotan, asko pisatzen dutelako edo lekurik ez daukagulako leku segururen bat behar dugu haientzako. 

Hau dela eta zera eskatu nahi dizugu: gure musika tresnentzat gela edo txoko segururen bat uztea Zelaieta zentroan, gutxienez guk beste leku seguruagoren bat aurkitu arte. Adibidez, jakin izan dugunez badago Zelaieta zentroan  garbitzaileentzako erreserbatuta dagoen gela bat baina beraiek erabiltzen ez dutena eta beraz hutsik dagoena. Guri oso ondo etorriko zitzaigun gela hori edo antzerako bat. Gainera, berez ez dugu leku asko okupatuko, instrumentuak gordetzeko bakarrik delako eta ez bertan ensaiatzeko .

Besterik gabe eta zure erantzunaren zain, eskerrik asko eta hurrengora arte,
                                        
                                                     Zornotzako musikari gazteen taldea

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina